XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. KONTSUMITZAILEAREN HEZIKETA ESKOLAN.

22 zentru esperimentaletan bildutako esperientziek frogatu duten bezala posible izan da kontsumitzailearen arazoak partaide diren herrien irakaskuntz sistema ezberdinen erakundeen markoaren barnean tratatzea.

Hala ere, projektu pilotoak ezin argitu izan du ea marko hauek egokienak kontsidera daitezkeen kontsumitzailearen heziketaren orientaziorako.

Zenbait faktorek erakusten dutenez, hau ezin daiteke besterik gabe horrela baieztatu.

Lehenik, kontsumitzailearen heziketa oso herrialde partaide gutxitan da derrigorrezkoa.

Bigarrenik, gai honen helburuen deskribapen zehatz-mehatza, edukin orokorra, orientazio pedagokikoak eta beste asignaturen artean duen lekua erakutsiko diguten hezkuntz orientazio edo norabideen adibide gutxi batzuk besterik ez daude.

Hirugarrenez, egun dauden irakasleagoaren formazio eta birziklapenerako programek, kontsumitzaileen egoeraren arlo hautatu urri batzuk bakarrik ukitzea egiten dute posible, ohizko asignatura bakar bat edo gehiagoren barruan.

Laugarrenez, Pedagogiako sail edo eskola unibertsitario gutxi daude, alor honetan arazo oso partzialez, bestalde, ikastaroak emateko gai direnak.

Eta bostgarrenez eta azkenik, beste helburu primarioak dituzten ikasgaien markoaren barnean kontsumoaren inguruko ikerketari buruz adibide batzuk bakarrik aurkituko ditugu, baina kontsumitzaileen egoera hobeagotzeko asmorik ez dutenak, hain zuzen.

Projektu pilotoak, ordea, frogatu du zentru pilotoen sare honen barnean kontsumitzaileen heziketaren helburua, kasurik gehientsuenetan, zera izan dela, ikasleak beren arazo propioak errealitate sozial, ekonomiko eta politikoarekin harreman zuzenean konpontzeko gai egitea, kontsumitzaile bezala errealitate horren partaide bait dira.